XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) karlisten eraginkortasunak behera egin zuen.

Liberalen taldeko indarrak ere ahuldu ziren eta giro hartan bi taldeetako moderatuak elkarrenganatzeko saioak egiten hasi ziren.

Bata Jose Antonio Muñagorrik bere Bakea eta Foruak esaldiaz bultzatu zuen.

Foruen zati bat gordez karlistek dinastiako eskubideei uko egitea proposatzen zuen.

Gatazkak aurrera egin zuen, baina gero eta argiago zegoen ez atzera eta ez aurrera zebiltzala.

Negoziazio batzuk izan ondoren, Bergaran 1839. urteko abuztuaren 31n liberalen ordezkari zen Esparterok eta karlisten tropen buru zen Marotok elkar besarkatu zuten eta Lehen Karlistada horrenbestez amaitu zen.

Besarkadaren ondoren Hitzarmena izan zen bakea egiteko.

Esparterok konpromezua hartu zuen Gorteetan foruak ematea edo aldatzea proposatzeko.

Liberalek hartutako konpromezua ez zen batere zehatza eta Araba zein Nafarroako karlisten jeneralek denboraldi labur batez gerran segitu zuten bakerako baldintzak onartu ez zituztelako.

Espainiako Gorteek 1839. urteko urriaren 25ean Foruak onartu zituzten baina ondoko esaera erantsiz: Monarkiaren batasun konstituzionalaren kalterik gabe.

Horrek ordea, praktikan foruak deusezteko bidea eskaintzen zuen.

Gero 1841. urtean Nafarroako Foruen legeak (Lege Paktatua ere deitu izan zaio, nahiz eta hitzarmenetik gutxi eduki) eta urrian Esparterok ateratako dekretuak foru-sistemaren funtsari amaiera eman zioten:

aduanak kostara eraman zituzten (eta harrezkero hortxe daude), foru-baimena (foruen kontrakoak ziren legeak aplikatzeko erakundeek eman beharrekoa) kendu egin zuten, Batzar Nagusi eta Foru Aldundiak deuseztuta probintzi diputazioak ezarri ziren, ordena mantentzeko probintziako buruzagi politikoak ipini ziren (...)

Tomas Zumalakarregi, Karlisten jenerala